Ozeanoa afitxaburu gisa ematen duen festibala

Blue Force

2022an Hugo Clément eta Kevin Rodriguesek sorturik, Blue Force elkarteak Frantzia osoan zehar karitatezko gertakariak antolatzea du helburu: Ocean Fest sortua da.

Miarritzeko lehen edizioa, 24 ordu pasatxoz agorturik, egitasmoaren abiatzearen marka izan zen!
Bere helburu nagusia ingurumenaren eta bereziki ozeanoen defentsarako funtsak biltzea da. Lehen edizio horretan jasotako funtsen %100 Sea Shepherd Franceri emanak izan zitzaizkion.

Sortzaileak eta Ocean Fest ekipa urte guziz mobilizatuko dira artistak, instituzioak eta ingurumenaren babesean ari direnak biltzeko, helburu bera duten hedadura handiko gertakariak proposatuz: elkarteak finantzatzea.

Hugo Clément

Hugo ClĂ©ment, 33 urtekoa, kazetaria, idazlea eta telebista produktorea da. Petit Journal (Canal +), Quotidien (TMC) eta gero Konbinin lan egin ondotik, orain France 5eko “Sur le front” saioa aurkezten du, ingurumen erronkei zuzendua. 2022ko irailetik, kronikaria da France Inter goizeko saioan.

Animalien kausan eta ekologian engaiatua, gai horiei buruzko hiru liburu argitaratu ditu: “Nola utzi nion animaliak jateari” (Seuil, 2019), “Gerla ekologikoaren egunkaria” (Fayard, 2020) eta “Untxiek ez dute pastanagrerik jaten” (Fayard, 2022). Regis Lamanna-Rodatekin batera, 2022an ikerketa hedabide independente bat sortu du ere, Vakita, eta beste telebista saio batzuk ( France 2ko “Quelle Ă©poque!”, LĂ©a SalamĂ©k aurkezturik) eta dokumentalak produzitzen ditu.

Kevin Rodrigues (Worakls)

Kevin Rodrigues (Worakls) Autore, konpositore, interprete eta bere orkestraren zuzendaria, Worakls artista modernoa da. Musika klasikoan formatua, musika klasikoaren eta soinu elektronikoen fusioagatik azkarki erreparatua izan zen, eta horri esker lortu zituen bere lehen arrakastak artista gisan eta Hungry Music eta Sonata Records labelen sortzaile gisa. Eszenatokiaren gainean, bere orkestra propioa zuzentzen du, “Worakls Orchestra”, zeinarekin bere musika jotzen duen Europako areto handienetan, ikusteko eta entzuteko balio duen ikusgarri eder batentzat.

Worakls ere engaiatua da klimaren alde. Ocean Fest festibalaz gain, Woraklsek Camille Etiennerekin ere aritu zen Ugandako Total gasbideen kontrako EACOP ekintzarentzat.

Azkenik, bere biraren karbono aztarna murriztea eta bere marka eko-arduradunekin bakarrik kolaboratzea bere merchandisinarentzat arreta osoz tratatzen dituen gaiak dira.

Gure baloreak

Ocean fest bere bisitariei esperientzia kutural eta dibertigarri ahanztezin bat eskaini nahi die, ingurumen sentsibilizazioan parte hartuz eta kausa nagusiak sostengatuz.

Ekologia

Festibalak proposatzen du eskaintza bat %100ean begetarianoa , Frantzian bizi diren artistak hautatzen ditu bere karbono aztarna murrizteko, hondakinak murrizteko politika bat eramaten du eta mugikortasun iraunkorra lehenesten du. Gure komunikazioa %100ean digitalizatzen dugu paperaren erabilera mugatzeko.

Inklusioa

Inklusioa goraipatzen dugu, gure taldeen barnean aniztasuna eta parekidetasuna erraztuz eta irisgarritasun ezin hobea bermatuz mugikortasun urriko festibalarientzat.
SAFER dispositiboari esker, ahal dugun guzia egiten dugu jarrera arriskutsuei aurre egiteko.

Elkartasuna

Festibalaren mozkinak hautatutako GKE(Gobernuz Kanpoko Erakunde)/Elkarteei emanak zaizkie osoki, ingurumenaren eta ozeanoen defentsan duen inpaktua indartuz.

Elkarte partaideak