Days
Hours
Minutes
Seconds

OCEAN FEST

Hurrengo edizioa

Hurrengo datak

Au profit de Sea Shepherd France, One Voice, Clean et Les amis de l'Erdre.

Miarritzeko Irati erakustazoka

Sea Sheperd France, One Voice eta Itsas Arima

Festibala

2022an Hugo Clément eta Kevin Rodriguesek (Worakls) sorturik, Ocean Fest festibala Blue Force elkarteak du eramaten. Tokiko ainguratze eta eko-erantzukizuna hitz nagusitzat hartuz, gertakariak tokiko aktore engaiatuak elkartzea du helburu karitatezko besta handi baten inguruan. Bere publikoa biltzen du, Frantzian zehar, jokoan diren ingurumen gaien eta ozeanoen babesaren inguruan, dohaintzak biltzeko helburuarekin kausa ezberdinentzat.

Sortzaileak zein Ocean Fest ekipa mobilizatzen dira urtean behin baino gehiagotan artistak, instituzioak eta ekosistema hauskorren babesaren aldeko eragileak biltzeko, denek helburu bera duten hedadura handiko gertakariak proposatuz: gobernuz kanpoko erakundeak finantzatzea.

#OCEANFEST2024

Mezenas izan

Deskubritu Ocean Fest mundua, musika, ingurumenaren aldeko engaiamendua eta elkartasuna lotzen dituen festibal paregabea. Garatu zure GAK (Gizarte Ardura Korporatiboa) estrategia mezenas bilakatuz eta gure proiektua manera ezberdinez lagunduz.

Diru mezenasgoa: Proiektua eta bere balioak diru aldetik sostengatzeko dohaintza bat da.
Gauzazko mezenasgoa : Ontasun edo zerbitzuen dohaintza da, proiektu bat sostengatzen laguntzen duena kostuak murriztuz. Gauzazko mezenasek ekipamenduak, hornidurak, zerbitzuak edo beste motako baliabideak eman ditzakete.
Gaitasun mezenasgoa : Denbora eta trebetasunaren dohaintza bat da, proiektu bat sostengatzen laguntzen duena, balioztatze edo gaitasun zehatzak eskainiz.
Gure mezenasgo programan sartuz, gure misioaren zutabe bilakatzen zara eta etorkizun iraunkorragoa hezurmamitzen lagunduko gaituzu, gure planetarekin duzun engaiamendua indartzearekin batera. Izan zaitez aktore garrantzitsu bat gure ingurumena eta elkartasunaren aldeko engaiamenduan.

Laguntzaile izan

Ocean Fest abenturara hurbildu! Laguntzaile gisa, ekintzaren erdigunean izanen zarete eta festibalarientzako esperientzia paregabe baten sortzean parte hartuko duzue. Gure ekiparekin bat egin orain eta Ocean Fest barnetik bizi!